XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. artikulua. Lanbide kategoriak.

Laneko Ordenantzan (1976. urteko Osasunari buruzko Lege Orokorra) ezarritakora joko da.

(ikus 1. eranskina). III. OINARRIZKO ORDAINSARIAK

7. artikulua. Ordainsarien egitura.

Santa Agedako (Arrasate) Jesusen Bihotz Sakratuaren Serora Ospitalarien Aita Menni Ospitale Psikiatrikoko langileen ordainsarien egitura jarraiko kontzeptuz osatuko da:


a) Oinarrizko soldata.
b) Aintzinatasuna.
c) Aparteko ordainsariak.
d) Pizgarriak.
e) Igande eta jaieguneko lanagatiko osagarria.
f) Gaueko lanagatiko osagarria.
g) Ad personam osagarria.

8. artikulua. Ordainsariak.

Ordainsariak honako irizpideen arabera gehituko dira: Langileen ordainsariek, oinarrizko alokairu eta pizgarriei dagokienean, %2,6ko gehiketa izango dute 1996. urtean indarrean zeudenekiko.

1997ko KPI-a ehuneko hori baino handiago bada, aipatu kontzeptu horiek KPI errealean gehituko dira urte osoko atzeraeraginez.

Edonola delarik ere, gehiketa hori izango dute igande eta jaieguneko lanagatiko osagarriak eta gaueko lanagatiko osagarriak.

Ad personam osagarriak %0 (ehuneko zero) gehiketa izango du langile guztientzat.

9. artikulua. Antzinatasuna.

Zerbitzu urteko ordainsaria hirurteka ordainduko da, kategoria bakoitzerako taulan azaltzen diren zenbatekoen arabera; zenbateko horiek 1996. urtean indarrean zeudenei %2,6ko gehikuntzak erantsiz ateratzen dira.

Kontzeptu honetan ere 8. artikuluan ezarritako berrikuspen klausula izango da aplikagarri.

Adierazitako zenbatekoek ez dituzte inoiz gainditzen, ez eta gaindituko ere, Langileen Estatutuko 25.2 artikuluan ezarritako mugak.

Urtarrilaren 1etik aplikatuko dira aipatu antzinatasun epea lehen seihilabetean betetzen dutenentzat, eta uztailaren 1etik bigarren seihilabetean betetzen dutenentzat.

10. artikulua. Aparteko haborokinak.

Hitzarmen honek ukitzen dituen langileak bi aparteko haborokin kobratuko ditu: bata ekainaren 30a baino lehenago, eta bestea abenduaren 20a baino lehenago.

Haborokin hauetako bakoitza lan eginiko aurreko 3 hilabeteetan kobratutakoaren batez bestekoaren gainean kalkulaturiko soldatari dagokiona izango da.

Alabaina, kalkulu horretan ez da kontutan hartuko aparteko orduen zenbatekoa, ez eta izaera arruntekoak ez diren bestelako sortzapenak ere.

Haborokin hauek, edozein modutara, ez dira oinarrizko alokairua gehi antzinatasuna baino txikiagoak izango.